ATZO

Lehenengo akta 1978ko martxoaren 4koa da. Kultura kirola eta aisialdirako elkarte bat sortzeko helburuarekin jaio zen. Elkarte hau 18 urte gainekoentzat zuzendu zen eta honekin batera bertze elkarte bat sortu zen gazteei begira (14-18 urte bitartekoentzat). Biltoki Ttiki izena eman zitzaion eta Biltokiren ardurapean gelditu zen.

Hasiera batetan 20 bazkide fundatzaile baziren ere lehenengo urtean ia 100 bazkide izatera pasatu ziren. Hasieratik elkartearen kargu 9 lagunez osatutako junta bat osatu zen.

Lokala udalari eskatu zitzaion, honek eskola azpia eman zion eta gaur egun ere leku berean jarraitzen du. Inaugurazio eguna 1978ko abuztuaren 15ean izan zen.

GAUR

Gaur egun 215 bazkide inguru gaude eta horietatik 12 lagunek junta osatzen dute. Elkarte honen helburu nagusia ez da aldatu eta herriko kultur ekimen aunitz bere gain hartzen ditu.