XXIII. IGANTZIKO MENDI BIZIKLETA IBILALDIA

Irailaren 8an eginen da aurtengo mendi bizikleta ibilaldia, froga ez lehiakorra da eta 2 ibilbide izango dira aurtengoan:

1-Haurren ibilbidea, goizeko 10etan hasiko da.

2- 31kmtako ibilbidea,hau goizeko 9etan hasiko da.

Izen ematea proba hasi baino ordu erdi lehenago bukatuko da. Kaskoa nahitanahiezkoa da eta antolatzaileek ez dute bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuen erantzunkizunik. Proba bukatutakoan, txirrindulariak dutxak eta bizikletak garbitzeko tresnak izanen dituzte behar ezkero eta hamaiketakoa eta sariak zozketatuko dira partehartzaileen artean.

Izen ematea: 10€ federatuak                           15€ federatuak ez daudenak

Informazioa: 680141899                              igantzikobiltoki@hotmail.com

Egunean bertan lagundu nahi izanez gero, apuntatu zaitez irailaren 5a baino lehen, biltokin edo herritxin dagoen zerrendan.

Leave a Comment (0) ↓